Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatur solasaldia euskaraz: «Norberak maite duena»

marzo 10

Sarritan esan didate zergatik ez dudan irakurketaren inguruan idazten, ikasleekin bideratu ditudan irakurketak direla eta ez ote dudan solasaldi literarioei buruz ikasitakoa liburu batean jarriko. Luzatu naiz erantzuna eratzen, baina gogoetaren hariari eutsi diot gozamena izan dudan irakurketa eta literaturaren arloan ikasitakoa idazten hasi orduko. Horregatik gogoeta-bilduma hau liburutxo honetan. Ez da teoria luzerik, urteetan ikasle eta gazteekin liburuen inguruko solasaldietan edan dudana baino. Liburuen irakurketetatik ateratako emaitza da; zer eta nola irakurri dugun, zein iradokizun sorrarazi diguten irakurketek.

Local

Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani, Gipuzkoa 040 España