Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ehuna»

marzo 14

Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.

Haritik tira ezkero, kolorez kolore bidaiatzen duen gure iruditegi amaigabean sartuko zara. Ideiak lotu eta ezusteko atseginez jantziko zaitugu. Jakin-minez josirik, jolas gosez eta hartu-eman etengabe batean sortzen da EHUNA.

Fitxa artistikoa:

  • Dantzariak – sortzaileak: Jone Amezaga, Miren Lizeaga
  • Dramaturgia: Rosa A. García
  • Eszenaratzea: KunArte
  • Musika: Francoise Couture
  • Argiztapena: Iluminación Kandela
  • Jantziak: Maialen Miranda
  • Babesa eta ekoizpena: Teatro Paraíso, Dantzaz Konpainia
  • Kolaboratzailea: Cristóbal Balenciaga Museoa

 

 

 

Local

Uhagon Kulturgunea – (Arkupe aurrean)
Xemein Etorbidea, 10
Markina-Xemein, Bizkaia 060 España