Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Geuretik sortuak: «Hamaika irakurtzeko jaioak»

marzo 26

Hurrengo martxoaren 26an, Udaletxean, arratsaldeko 18:30etan, “Hamaika irakurtzeko jaioak” literatura-bilduma aurkeztuko dute Maitane Perez eta Maitane Nerekan idazleek.

Udalbiltzako “Geuretik Sortuak” ekimenaren baitan sortutako narrazio-bilduma honetan, hamaika euskal idazlek hamaika ipuin sortu dituzte. Ipuin bakoitzak herri bat du ardatz eta Gorlizen kasuan, Maitane Perezek pasaden urtean udalerrian egindako egonaldiaren barruan ‘Listorren Akabera’ ipuina sortu du.

Hona Perezek ipuinari buruz egin duen sinopsia: “Eider herrira itzuli da, aspaldiko partez. Bere iraganak egunerokoarekin talka egiten dio, ez du bere lekua topatzen. Eta, hori gutxi balitz, liztorrek familiaren etxea hartu dute. Aspaldiko laguna den Ainhoarekin elkartuko da berriro, urteak tarteko, eta borborka aterako zaizkio lehenago inoiz kontatutakoak. Leialtasuna eta dezepzioa nahastuko dira kontakizun honetan, izan garena eta garena nahasten diren errealitate gordinean”.

Geuretik Sortuak

Ekimenak euskaratik eta euskaraz egindako sorkuntza bultzatzea du helburu. Horretarako, euskal artisten sormena sustatzeaz gain, euren lana Euskal Herriko kontakizun eta istorioekin lotu egiten du.

Udalbiltzak, Euskal Herriko udalen partzuergoak, 2021. urtean jarri zuen abian Guretik Sortuak egitasmoa eta aurtengoak inoiz baino parte hartzerik handiena lortu du. Guztira, 30 udalerrik parte hartu dute 30 sortzaile bekadunekin batera. Elkarlan horretatik obra ezberdinak sortu eta hedatzen ari dira Euskal Herri osoan zehar, literatura eta komikitik hasi eta zinema eta antzerkiraino.

Local

Vitoria-Gasteizko Udaletxea
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España