Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Aldecoa 2026 – Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia

marzo 10 - marzo 14

Arabako Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdiaren hirugarren edizioa izango da Gasteizen eta Laudion, martxoaren 10etik 14ra, eta nazioarteko proiekzioa sendotuko du Uruguaitik eta Argentinatik etorritako egileen eta Iparraldeko gonbidatuen parte hartzearekin. Horrez gain, Estatuko eta Euskadiko kontakizun laburren ahots nabarmenetako batzuk ere izango dira.

Bost egunez, literatura elkarrizketak, mahai inguruak, irakurketak, euskarazko tailer bat eta literatura, musika eta zinema lotzen dituzten proposamenak eskainiko ditu jaialdiak. Edizio hau, gainera, lurraldeko beste toki batzuetara ere iritsiko da, jarduera bat izango baita Laudion, eta, hala, Araba osoan sendotuko da jaialdia.

Programaren nazioartekotasuna Fernanda Trías uruguaitarraren eta Clara Obligado eta Valeria Correa Fiz argentinarren presentziaren bidez gauzatuko da. Hiru autore horiek ibilbide aintzatetsia dute, eta egungo narratiba laburrari buruzko askotariko begiradak eskainiko dituzte.

Horiez gain, Manuel Rivas eta Juan Garzia bezalako erreferentziazko egileak izango dira. Horien ibilbide sendoek ipuina egungo literatura panoramaren erdigunean jartzen dute eta narrazio tradizioen arteko elkarrizketa indartzen dute.

Generoaren dinamismoa eta etengabeko berrikuntza nabarmentzen dituen edizio honek gero eta oihartzun handiagoa duten ahots berriak ere izango ditu, hala nola Irene Reyes-Noguerol edo Xan Idiart, bai eta euskal literatura garaikideko funtsezko idazleak ere, hala nola Uxue Alberdi.

Gainera, 2025eko Aldecoa saria irabazi zuen Fernando Garrigaren Un bucle de tiempo lana aurkeztuko da, eta 2025eko Aldecoa beka eskuratu zuen Ruben Sánchez Bakoikoak ere parte hartuko du programan. Bestalde, hibridazio artistikoaren aldeko apustua indartuko da, literatura eta musika lotzen dituen Uxue Alberdi eta Eñaut Elorrietaren arteko kolaborazioaren bidez, eta literatura eta zinema lotzen dituen eta José Ovejerok gidatuko duen saio baten bidez.

Irisgarritasunarekiko konpromisoa betetzeko, zeinu hizkuntzako interpretazioa izango du jaialdiak programako hiru saiotan.

2026KO PROGRAMA

  • Martxoak 10, asteartea

19:00
Elkarrizketa: «Una flecha cuidadosamente desviada»
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (zeinu hizkuntzako interpretazioa izango da)

  • Martxoak 11, asteazkena

11:00
Mahai ingurua: «Ipar Euskal Herriko literatura eta ipuingintza, gaur»
Ur Apalategi + Itxaro Borda + Xan Idiart + Irati Majuelo (moderatzailea)
Micaela Portilla Ikergunea, EHUko Arabako Kanpusa

19:00 
Ignacio Aldecoaren ipuin baten irakurketa Gorka Aginagalderekin (gaztelaniaz)
Micaela Portilla Ikergunea, EHUko Arabako Kanpusa

Aurkezpena eta irakurketa: Un bucle de tiempo, 2025eko Aldecoa saria
Fernando Garriga + César Sánchez
Ignacio Aldekoa Kultura Etxea

  • Martxoak 12, osteguna

19:00
Mahai ingurua: «Euskarazko ipuingintza berria eta zientzia-fikzioa»
Ruben Sánchez Bakaikoa (2025eko Aldecoa bekaren irabazlea) + Patxi Iturregi + Txani Rodriguez (moderatzailea)
Laudioko Kultura Etxea

20:00
«Sehaska-kanta (2025-1975)«
Uxue Alberdi + Eñaut Elorrieta
Izaskun Arrue Kulturgunea

  • Martxoak 13, ostirala

19:00
«Mapetan agertzen ez den leku bati buruzko elkarrizketak«
Manuel Rivas + Juan Garzia + Itziar Otegi (moderatzailea)
Ignacio Aldekoa Kultura Etxea (zeinu hizkuntzako interpretazioa izango da)

  • Martxoak 14, larunbata

10:00
Ipuin lantegia Yurre Ugarterekin
Ignacio Aldekoa Kultura Etxea

12:00
Film laburraren proiekzioa eta elkarrizketa: «De cuento a película: Venta segura vs. Un día de suerte»  
Ignacio Aldekoa Kultura Etxea

18:00
Mahai ingurua: «¿Una edad de oro? El cuento en español, hoy»
Clara Obligado + José Ovejero + Valeria Correa Fiz + Irene Reyes-Noguerol + Iban Zaldua (moderatzailea)
Ignacio Aldekoa Kultura Etxea

Local

Agurain, Amurrio, Aramaio, Alegría-Dulantzi, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Legutio eta
Oyón-Oion, Álava 043 España