
2026ko Jazzaldiaren barne.
Danielle Nicole, Kansas Cityn (Missouri) jaioa, blues garaikidearen ezinbesteko ahotsetako bat da. Musikarien familia batean hazi zen; aitak bluesa jotzen zuen gitarran, eta amak Little Eva taldean abesten zuen. Bere anaiekin Trampled Under Foot hirukotea sortu zuen, eta Estatu Batuetako Mid West jaialdian izan zuten arrakastari esker ezarri zituzten musikarekiko haien grinaren oinarriak.
Daniellek Wolf Den (2015) albumarekin ekin zion bakarkako ibilbideari; Billboard Blues zerrendetan bigarrena izatera iritsi zen, eta milioika erreprodukzio metatu zituen plataforma digitaletan. Bere bigarren lana, Cry No More (2018), blues zerrendetako lehena izateaz gain, Grammyrako izendapena ere jaso zuen Blues Garaikidearen kategorian.
Adierazkortasun handiko abeslaria da Nicole, bere ahotsaren birtuosismoagatik eta baxuan erakusten duen teknikagatik ezaguna. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, zazpi Blues Music Award, eta Kansas Cityko Ospearen Aretoan eta Canada South Blues Society Hall of Famen dago sartuta.
Agertokiaren gainean berehala konektatzen du publikoarekin, bere autentikotasunagatik eta bluesean eta soulean jatorria duen kontatzeko bere moduagatik ere, bi generoak orainera proiektatuz. Danielle Nicole interprete bikaina da, eta generoaren mugak zabaltzen jarraitzen duen narratzailea. Emanaldietako bakoitzean arrasto ezabaezina utzita, bere lekua irmotzen ari da egungo bluesaren figura handienen artean.