
Ttan Ttakun Irratiak urteroko festa berreskuratuko du eta Niña Coyote eta Chico Tornado, Agoteak eta Sexpeares taldeek konfirmatu dute jada euren parte-hartzea.
Donostiako irrati euskaldun librea bultzatu eta laguntzeko hitzordu honetan, ekitaldi koloretsu eta anitzak izango ditu egunean zehar eta musika eskaitza oparo eta interesgarria, lurraldeko talde esanguratsuenetako batzuekin.
Niña Coyote eta Chico Tornado 2021ean sortutako bikote donostiarrak, 2025eko bira zabal eta arrakastatsuaren ondoren, Donostian kontzertua eskainiko du, Atea azken diskoko abesti batzuk eta aurreko diskoetako beste zenbait errepasatuz.
Agoteak Euskal Herriko zazpi musikarik osatzen duten proiektu kultural eta artistikoa da, roots reggaean oinarritua. Hainbat urtez itzalean lan egin ondoren eta zuzeneko pare bat eginda, beraien lehenengo albumaren aurrerapen single dakarte Roberto Lone Ark Sánchez Kantauriko dub maisuak nahastuak.
Gaur egun Belenek eta Mariak osatzen dute Sexpeares, nahiz eta Ttan-Ttakunen hitzordu berezi honetarako Willie Larrea batuko zaien. Taldeak ia hamabost urte daramatza punk-rock melodikoa egiten stoner ikutuekin eta energiaz betetako zuzeneko paregabe batekin.