Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Atra Bilis»

mayo 2

La Estampa Teatro, Hilo Producciones eta Sótano Bk ekoiztutako Atra Bilis-en gorroto eta saminez beteriko lau andre zahar Nazaria Alba Montenegroren senarraren gaubeilan elkartu dira, ekaitz-gau batean. Giroa egokia da solasaldirako, eta oroitzapenak, desamodioak, sekretuak eta ezkutuko gorrotoak agertuko dira, Pandoraren kutxa irekirik. 

Dena dago prest komediarako. Izan ere, Atra Bilis komedia beltz, basati, distiratsu eta dinamikoa da, ororen gainetik. Bertako lau emakumeek beren miseriak, beldurrak eta desirak dakartzate eszenatokira, denbora- eta espazio-batasun zoragarri batez. Saritutako komedia beltza da, oso beltza, senide-hiltzailez, katu-hiltzailez eta antzekoez betea. 

Atra Bilis antzezlanak 2026ko Oh! Sarietako Ikuskizun Onenaren Saria, Zuzendaritza Onenarena (Sandro Cordero), Emakumezko Antzezpen Onenarena (Cristina Lorenzo) eta Jantziteria Onenarena (Azucena Rico) jaso ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Dramaturgia: Laila Ripoll
  • Zuzendaritza: Sandro Cordero
  • Interpreteak: Laura Orduña, Cristina Lorenzo, Bea Canteli, Concha Rodríguez
  • Jantziteria-diseinua eta jantzigintza: Azucena Rico
  • Argiztapen diseinua: Félix Garma
  • Gune eszenikoa: Carlos Lorenzo
  • Soinu-gunea: Mr. Wonder
  • Borroka eszenikoko espezialista: Kike Inchausti
  • Eszenografia eta atrezzoaren gauzatzea: Nuria Trabanco
  • Grafikoak: Catastrofeelingood
  • Argazkiak: Áureo Gómez
  • Komunikazioa: Marta Barbón
  • Zuzendari teknikoa: Pancho Villar
  • Ekoizpen exekutiboa: Begoña García

 

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España