
Barrexerkaren azken antzezlanak garai zahar zein berriak bisitatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak beti lagun.
54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Tardeoko iluntasunean ahaztu duzu aspaldi ikusi ez duzun zein jende erortzen zaizun ondo eta zein ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Ez, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat… Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenuen zerbait egitera animatuko zara.
Fitxa artistikoa: