Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«M»

mayo 16

M dantza ikuskizuna Arantza Iglesias dantzariaren eta Ane García abeslari eta poetaren arteko elkarlanetik sortu da. Etengabe errepikatzen ditugun hitzek geruza asko dituzte, adibidez, “ama” hitzak. Baina horien muinera jotzean, unibertso oso bat aurki daiteke, eta hitzaren beste bizitza libreago bat azaleratzen da. Mugimenduaren eta ahotsaren arteko harremanean gauzatzen da pieza hau: bien artean sortzen den oszilazio, ondulazio, bibrazio eta pultsoan. Zer da zerbait materialera itzultzea? Zer da zerbait materialera ekartzea, behin eta berriz? Zeruaren eta antroaren artean, eguzkiaren eta ilargiaren artean mugitzen dira gorputzak eta ahotsak pieza honetan, bi interpreteez gaindiko zerbait sor dadin eszenatoki gainean: espazio amankomun bat, gorputz-aldarte desberdinak hartzeko.

Local

Tabakalera – (Gazteszena eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España