
José María Pou eta Victòria Pagés dira sari ugari erdietsitako Giganteren protagonistak, tartean, hiru Olivier 2025 sari irabazi dituena, ikuskizun onenarena barne.
Josep Maria Mestresek zuzendua eta benetako gertaeretan inspiratua, Mark Rosenblatten lanak artista izugarri karismatiko baten erretratu poliedrikoa eskaintzen du, iritzi arrazoitu baten eta aurreiritzietan funtsatutako erretorikaren arriskuen arteko aldea aztertzen digu, umorea ere txertatzen duen zorroztasun batez.
1983ko uda. Roald Dahl idazle ingeles ospetsua bere azken liburuaren probak berrikusten ari da, inprentara eramatear dagoela, baina berriki argitaratu duen artikulu antisemita batek sortutako eskandalua ematen du ez dela baretuko. Arratsalde bakar batean zehar, bere etxean dagoela, ustekabeko solaskide beligerante baten aurrean, Dahlek erabaki bat hartu beharko du: publikoki barkamena eskatzea edo, bestela ospea eta izen ona arriskuan jartzea.
José María Pouk Roald Dahl hezurmamitzen du; nazioarteko ospea lortu zuen idazle xelebrea izan zen Dahl, Matilda, Charlie and the Chocolate Factory eta The Witches eleberrien eta bestelako obra arrakastatsuen egilea; Dahlek esan zituen hitz polemiko batzuek prentsa gartu zuten, eta bere ospeari nabarmen eragin zion horrek, aurreikusi ezinezko ondorioak izanik.
Fitxa artistikoa: