Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Centroamérica»

mayo 28

«Centroamérica» Erdialdeko Amerikari buruzko ikerketa artistikoko proiektu bat da. Antzezlan eta argitalpen bat da lurralde horri buruz eta Mexikok ondoko herrialdearekin duen harremanari (edo harreman ezari) buruz.

Orain arte, antzerki-konpainiak politika erabilia zuen funtsezko gaiei heltzeko baliabide gisa, eta antzerkia, berriz, errealitatea jaso eta eraldatzeko. «Baina proiektu honekin beste zerbait saiatu behar izan genuen», aitortu dute.

«Gogoetan hasi ginen ezagutzen ez genuen munduko eskualde batez, oso gertu eta aldi berean oso urrun geratzen zaigun lurralde batez. Bidaiatu, irakurri, galdetu eta entzun genuen. Liburu bat egin nahi genuen ikasitakoa partekatzeko, eta antzezlan bat, berriz, lurralde horrekin izan genuen enkontruari buruz.
Baina dena ustekabeko bide batetik joan zen, M—— ezagutu baikenuen eta eskatu baitzigun mesede bat egiteko bera jaio zen herrialdean, hain zuzen, beti bizi izan zen eta orain itzuli ezin den herrialdean«.

Mexikon gutxi dakigu Erdialdeko Amerikaz, lurralde hori ez da gure imajinarioaren parte, ezta gure fantasien parte ere. Zazpi herrialdetako multzo bat, izen bat, asmo poetiko bat, estigma bat. Urruneko bizilagunak gara, Mexikon iparraldera begira baikaude, beti iparraldera.

Mexiko Inperioaren atzeko patiotzat hartu izan dela kontuan izanik, nola ikusiko dugu Mexikon Erdialdeko Amerika? Lurralde hori bi muga arazotsuren artean dago harrapatuta: alde batetik, Dariengo hesia, oihan trinko eta sarria, Kolonbia eta Panamako mugetan; bestetik, Belizeko eta Guatemalako ertzak, gaur egun AEBk Mexikori egindako presioagatik erabat militarizatuta, eta oztopo bortitza migratzaileentzat.

Fitxa artistikoa:

  • Jarduera eta koordinazioa: Luisa Pardo eta Lázaro G. Rodríguez
  • Espazioaren eta argiaren diseinua: Sergio López Vigueras
  • Oihalen diseinua eta lanketa: Pedro Pizarro
  • Zuzendariaren laguntzailea: Macaria Reyes
  • Laguntza orokorra: Janet Vázquez eta Manu Guerrero
  • Kartelaren irudia: Cecilia Porras Saénz
  • “María”: Ella fuerte
  • Artxiboko irudiak: UNAMeko Filmategia
  • Nikaraguako 2018ko irudiak: Rafael Camacho eta Chilly Smit
  • Lekukotasunak: Dora María Téllezek, Gabriela Selser-ek, Rafael Camachok eta erbesteratutako gizon eta emakume nikaraguarrek beren istorioak kontatu dituzte, baina azken horien izenak ezin dira eman segurtasun-arrazoiengatik.
  • Lagartijas Tiradas al Sol-en ekoizpena. Laguntzaileak: Espainiako Kultur Zentroa Mexikon, Casa de la Paz antzokia, UAM, Théâtre Joliette eta Théâtre de Lenche, Marseilla, eta Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikala.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España