Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ene Kantak: «Ene Kantak Dantzan»

abril 7

Aire gu bisitatzera etorri da. Astok eta Satorrek lagunduko diote gure mundua ulertzen.
Dantzak eta abestiak izango dira emanaldiaren ardatza.

Denboraldi berriko ENE KANTAK DANTZANetara Aire gerturatuko da, Astonautarekin eta Satorjatorrekin batera. Oholtzan egongo diren hiru lagunen artean, Ene Kantaken abesti arrakastatsu eta itsaskorrenak dantzatuko dituzte, ikusleengan dantza egiteko gogo hori itsasteko asmoz.

Haurrei zuzendutako, Aire gure garaiko hainbat asmakuntzekin harritu egingo da, eta Asto eta Sator, bere galderak erantzuteko prest egongo dira.

Ene Kantak 2010ean hasi zen haurrei zuzendutako euskarazko kantuak egiten, eta guraso eta seme-alaben arteko transmisioa errazteko asmoz.

Ene Kantak Dantzan-en, gure ingurua errespetatzearen eta ezagutzearen garrantzia azpimarratuko da, eskaintzen dizkigun baliabideak ere kontuan izanik: noski, naturaren zaintza ezinbestekoa izango da.

Txikienen ikaskuntza eta sormena esnatu nahi ditugu, taldelana sustatuz, gure inguruan ditugun baliabideak erabiliz aurrera egin dezakegula erakutsiz, eta genero berdinasunaren alde aurrerapausoak eman nahi ditugu. Besteak beste, tradizionalki gizonezkoei egotzitako funtzioak emakumezkoei emango zaizkie: gehiengoa emakumezko protagonistak izango dira.

Local

Sanduzelaiko Civivox-a – (Liburutegia)
Gortari doktorearen plaza, zk.g.-Beheko solairua
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España