
Sahatsa Jauregik «Azpitik doaz» (Segada) performancea proposatzen du, metalaren bidezko begirada bat, beste gorputz batzuekin izandako esperientzien emaitza, hain zuzen, TRIPAK konpainiako kide Andrea Berbois, Maite Mugerza, Marina Suárez eta Natalia Suárezen gorputzekin izandakoarena.
Mekanizatutako eskultura-sistema horrek gogora ekartzen ditu erreminten, berunaren, entitate protesikoen, armen eta gerren irudiak, eta aldi berean balio du atzeko oihal gisa, eta Azkuna Zentroko Kulturen Atarian egingo den dramaturgia baten figura gisa.
Saioak: