Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Dinosaurioak Euskal Herrian?»

abril 18

Luberri museoak jakinarazten du:

Duela 245 milioi urte agertu ziren planetan eta hurrengo 180 milioi urteetan zehar  jarraitu zuten bizitzen. Dinosaurioei buruz ari gara hizketan, Jurasiko eta Kretazeoan Lurreko hainbat eta hainbat txokoetan ekosistemetan gailentzen ziren “narrasti ikaragarri” horiei buruz.

Baina badakigunez, beraien bizia  amaitu egin zen, hain zuzen ere duela 66 m.u., Yucatanen meteorito erraldoia erori zelako eta Lurreko espezieen gehiengoa iraungiarazi zuelako.

Dinosaurioak Lurreko jaun eta jabeak izan zirela kontuan hartuta, esperokoa da geure buruari galdetzea ea Euskal Herrian dinosauroak bizi ote ziren. Aurkitu al dira dinosaurioen fosilak Euskal Herrian? Eta hala bada, non? Nolakoa zen euskal lurraldeen paisaia dinosaurioen garaian?

Jakina da dinosaurioen akabantza ekarri zuen meteoritoaren arrastoa Zumaian eta Sopelan bistaratzea posible dela, baina leku bakarrak al dira horiek?

Luberri museoan argituko ditugu zalantza horiek eta gehiago…Euskal Herria eta dinosaurioen arteko lotura zein den azalduko dugu hitzaldi honetan. Apirilaren 18an izango da, goizeko 11:00-etan.

Horrez gain, dinosaurioekin lotutako irteera baten berri emango dugu hitzaldiaren amaieran. Maiatzaren 16an dinosaurioei dedikatutako errioxar museo batera joango gara eta horri buruzko informazioa eta izena emateko aukera emango dugu. Animatu zaitezte!

Informazio gehiago,  943 26 05 93 telefonora deituaz edota luberrimuseoa@gmail.com -era mezua bidaliaz.

Local

Irungo liburutegia (CBA)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España