
Idealek gero eta leku txikiagoa duten mundu honetan, non etikak bide eman dion estetikari eta moralak ustelkeriari, ez du zentzurik ezinezko ametsak defendatzen jarraitzeak. Edo agian bai? Gaur egun, inoiz baino gehiago behar al dugu Dulcinea?
Agian bera da umorez, minez, ironiaz eta zintzotasun osoz erantzun diezagukeen bakarra.
Dulcinea antzezlanean Paloma San Basiliok abestuko du, nola ez, eta pianoan lagunduko dio bion bizitzan ezinbestekoa den maisu batek: Julio Awad-ek. Baina, batez ere, eta beste ezeren gainetik, INTERPRETATU egingo du –letra larriz– munduko zaldun ibiltari ospetsuenaren topikoz eta ametsez eraikitako emakume ideal hori.
Bada garaia bere istorioa berak konta dezan… Beste ikuspuntu batetik. Berak baino ez dakiena, zalduntza liburuek ez dakartena.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.