Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Nosferatu 2026: «Ariane»

junio 10

Nosferatu 2026 egitarauaren barruan.

Audrey Hepburn eta Gary Cooper dira Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloko Love in the Afternoon (1957) filmeko protagonistak. Estatubatuar seduktore aberats heldu bat ikertzen ari den detektibe pribatu baten alaba, Ariane paristar gazte tolesgabea, hark konkistatutako emakumeetako baten senarrak erail ez dezan saiatzen ari da. Maitasun-istorio berezi baten hasiera da, eta Wilderrek I. A. L. Diamond gidoilariarekin izandako harreman emankorraren hasiera ere bai, bere ibilbidearen amaierara arte lagundu ziona.

Fitxa teknikoa:

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Billy Wilder.
  • Ekoizpena: Billy Wilder / Billy Wilder Productions, Allied Artists.
  • Gidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder, Claude Aneten eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: William C. Mellor.
  • Musika: Franz Waxman.
  • Muntaketa: Leonid Azar.
  • Aktoreak: Gary Cooper, Audrey Hepburn, Maurice Chevalier, Van Doude, John McGiver.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España