Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: egitaraua

agosto 8 - agosto 9

Urtero, udan, Vitoria-Gasteizko jaietan jende gehien biltzen duten egitarauko jarduerak Foru plazako kontzertuak dira. Abuztuaren 4tik 8ra, gauero, 00:00etan, musikaren erritmoan dardara egiten du espazio horrek, eta, aurten, hauek izango dira hori lortzeko arduradunak: Etzakit, Leire Martínez, Soziedad Alkoholika, Neomak eta Celtas Cortos.

Bost hitzorduei beste bat gehituko zaie, jaien aurreko kontzertua, abuztuaren 3an, igandean, izango dena. Beraz, sei izango dira 2026ko Andre Maria Zuriaren jaietan Foru plazan eskainiko diren kontzertuak.

Abuztuak 4, Etzakit

Ia 25 urte geroago itzuliko dira eta oso kontzertu gutxi eskainiko dituzte uda honetan. Garrantzitsuenetako bat Gasteizko Foru plazakoa izango da. Hitzordu horretan, gainera, gonbidatu bereziak egongo dira.

Abuztuak 5, Leire Martínez

‘Historias de aquel niña’ bakarkako diskoa atera berri du. La Oreja de Van Goghen izandako etapako eta bere beste abesti batzuekin batera eskainiko ditu album berriko abestiak Foru plazan.

Abuztuak 6, Soziedad Alkoholika

Ia 40 urteko ibilbidearen ondoren, esan daiteke Gasteizek zor historikoa duela haiekin, ez baitu inoiz Foru plazan jo, nahiz eta hiriko talderik internazionalenetako bat den.

Abuztuak 7, Neomak

2021ean debuta egin eta 2022ko jaietan Aihotz plazan kontzertua eman ondoren, aurten Foru plazara iritsiko dira, ‘Lazturak Orbain’ bigarren lanarekin. Euskal folklorearen erritmoak oinarri elektronikoekin uztartzen dituen diskoa da.

Abuztuak 8, Celtas Cortos

40. urteurrena ospatzen ari dira, ‘40 años contando cuentos’ ‘biran murgilduta. Udaberrian bidaia ugari egin ondoren, udan Foru plazara iritsiko dira eta bere abesti arrakastatsuenen errepasoa egingo dute.

Local

Zaldibarko Liburutegia Zaharra
Zaldibar, Bizkaia 095 España