Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Atlas_Ilustrazioa eta kontatzeko modu batzuk»

marzo 25

Ilustrazioan irudi bakar batean biltzen dugu informazioa, azalera bakar batean zenbait ideia partekatzen dira. Informazio hori (elementu, objektu, pertsonaia, kontzeptu…) irudi bakar batean sartzeko tresna desberdinak erabil daitezke, hala nola, azalera guztia aprobetxatuz elementuak paperean antolatuta, sakontasuna erabiliz urruntzen diren planoen bitartez edota arkitekturarekin, objektuekin, jolas egitea, eta gure beharren arabera erabiltzea.

Printzipio horiek erabilita, parte-hartzaileek ilustrazio bat egingo dute. Ariketa azkarren bitartez, ilustrazioan sekuentzia eta narrazioak garatzeko moduak landuko dira. Beste antolamendu estilo batzuk ere aipatuko dira, eta ondoren, aukeratzen den sekuentzia edo narrazio hori ilustrazio bukatu batera eramateko saiakera egingo da, zerrenda batean aurkituko diren objektu eta kontzeptuetatik abiatuta.

Ez da beharrezkoa ilustrazioan trebea izatea, eskua askatzeko gogoa izatea baizik.

Helduak +16 urte.

Zeri dagokio: Atlas.

Gonbidatua: Maite Gurrutxaga, ilustratzailea. Maite Gurrutxagak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Lizentziatu ondoren, ilustrazio ikasketak burutu zituen Escola de la Donan. 2008an hasi zen ilustratzen, eta ordutik, haur, gazte eta helduentzako liburuak ilustratzeko aukera izan du; baita beste euskarri batzuetan bere lanak argitaratzekoa ere, hala nola: kartelak, agendak, prentsa, kartak, app-ak edo muralak. Urte hauetan bere lanak errekonozimendu ugari jaso du: adibidez, 2014ko Euskadi Saria Literatura Obraren Ilustrazioan, Habiak komikiarengatik, edo Lazarillo Album Ilustratu Saria Alaine Agirrerekin batera, Martin lanarengatik. 2023an, eta Mikel Gurrutxagarekin batera, Miguel Calatayud Villa de Aspe saria jaso zuen Lo mucho que tengo albumarekin. Bere lanak aukeratuak izan dira (2014, 2017, 2019 eta 2023an) Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan edota Illustrating Life Beijing jaialdiko (2017 eta 2019an) erakusketetan parte hartzeko.

Local

Tabakalera – (Medialab)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España