
Antzezlanak gure paradigmak zalantzan jartzera garamatza. Detonatzaile horrek hausnartzera bultzatuko gaitu: nola jarduten du justiziak mundu honetan, eskubideak eta askatasunak denontzat berdinak ez izateko eraikita badago?
Emakume bat shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Aurrerantzeanez da Alejandra izango, benetan dena izangoda: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak… Ezer ez da aski semea onartzeko. Ukapena, erresistentzia eta frustrazioa handituz doaz, aldaketak eragindako minetik abiatuta. Hala ere, dena kolpez aldatuko da polizia etxera doanean, eta Alex sexu-abusuaz akusatzen dutenean.
Ezusteko horren ondorioz, semea ulertzen saiatuko da gure protagonista. Horretarako, bide frenetiko bati ekingo dio, baztertu, suntsitu eta eskubideak lapurtu nahi dizkion ororen aurrean semea babesteko.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.