Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El juego de la boca»

junio 18

Antzezlan partizipatibo hau Kaldearte jaialdian estreinatu zuen El Mono Habitado konpainia arabarrak, eta oraingoan Jesus Ibáñez de Matauco antzokian ikusiko dugu. Esperientzia dibertigarria, partekatua eta partizipatiboa, taula erraldoi batean antzeztua eta ikusle gutxi batzuei zuzendua. Esperientzia hunkigarria, kritikoa, ludikoa eta partizipatiboa.

El juego de la boca antzezlanak inspirazio-iturri du antzara-jokoa: 63 laukiko taula bat du abiapuntu, eta horietako bakoitzean istorio txiki bat dago gordeta. Laukietan hainbat gai jorratzen dira: genero- eta tratu-berdintasuna, migrazioa, emakumeen sufragioa, zentsura, lan-prekaritatea, LGTBIQ+ eskubideak, memoria historikoa, gerra, askatasuna, maitasuna, bakardadea, heriotza, ustelkeria… Ikusleek dadoa botako dute, eta ausaz erabakiko da zer eszena irudikatuko den. Hala, emanaldi bakoitzean ibilbide bati jarraituko zaio.

Partida guztiak desberdin izango dira, beraz. Joko honetan, denok irabazle!

Proposamen berritzaile bat, partekatzeko egina. Istorioak ahoz aho hegaldatzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: El mono habitado
  • Escenografía: Makondo, Tomás y Candela
  • Txotxongiloak: Makondo

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España