Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La vida extraordinaria»

mayo 15

Oso zaila da Lurreko bizitzaren jatorria azaltzea: uretan hasi al zen? Estralurtarrak izan ziren? Meteorito bat? Jainkoa akaso? Edozein dela ere bizitzari hasiera eman ziona, ezagutzen dugun gertaerarik apartekoena da. Behin gertatu zen. Behin bakarrik. Eta ez da berriro sekula gertatu. Bizitza mirari bat da.

Horixe du hizpide La vida extraordinaria antzezlanak. Bi bizimodu arrunt. Ez dute sari ospetsurik, istorio tragikorik, abentura ahaztezinik. Aurora eta Blanca betiko lagunak dira, leku berekoak. Bizimodu arrunta dute. Aurora irakaslea da. Hiriz aldatu da, ezkondu, seme bat eduki, maitale bat, senar bat. Eta poesia idazten du. Blanca jostuna da. Amarekin bizi da, ama hil egiten da, mutil-lagun bat du, gero beste bat, eta beste bat; beti sufritzen du. Berak ere, poesia idazten du.

Adiskidetasuna eta literatura aparteko gauzak dira. Baliteke mirariak izatea.

Mariano Tenconi Blanco antzerkigile, zuzendari eta aktore argentinarra ezaguna da estilo poetiko, berritzaile eta oso hunkigarria duelako. Bere testuak zuzendu ohi ditu, generoak eta estiloak fusionatu eta unibertso teatral paregabeak sortu.

Fitxa artistikoa:

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España