Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Viejos tiempos»

mayo 22

Hogei urteren ondoren, Anna ustekabean agertu da Kate eta Deeleyren etxean. Agerpen horrek hainbat oroitzapen berpiztuko dizkie, inpaktu emozionalez beteak, eta arma gisa baliatuko dituzte haien artean. Susmoak, jelosia, desira eta zalantzak azaleratu, eta errealitatearen eta fantasiaren arteko muga desitxuratuko dute. Iragana aldatu egiten da norbait hari buruz mintzatzen den bakoitzean, eta oraina baino biziagoa dirudi orduan. Gogoratu ahala pasatzen dira gertakariak. Oroitzapenak fikzio gisa gauzatzen dira orainaldian, kontatu eta antzeztu egiten dira…Hala, ekintza teatral bat dira, berez.

Harold Pinterren dramaturgiaren obra gorenetako bat da Viejos tiempos, eta ongi erakusten du irudimenak eta oroitzapenek eragina izan dezaketela iraganaz dugun ikuspegian eta oraina bizitzeko moduan. Antzezlana 1971n idatzi zen, eta Royal Shakespeare Companyk estreinatu zuen Peter Hallen zuzendaritzapean.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Ernesto Alterio, Marta Belenguer, Mélida Molina
  • Testua: Harold Pinter
  • Zuzendaria: Beatriz Argüello
  • Itzulpena eta bertsioa: Pablo Remón
  • Entrecajas Producciones Teatrales, Teatro de la Abadía

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

 

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España