Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Este himno llevará la palabra euforia (Flashforward)»

mayo 28

La Intrusa konpainiaren 30. urteurrena ospatuko da 2026/27 denboraldian.

Ikuskizun hau omenaldi bat da bizi-bulkadei. Elkar sostengatzeko modu kolektibo bat erregutu nahi du. Eta hori elkarrekin egin dezagun. Ereserkiak ez direlako bakarka abesten. Eldarnio-formak dituen argitasun baten bidez, mozkorkeria komikoarekin, ezagutuko dugu zein den garaipenaren substantzia eta denok amesten ditugun itxaropenen porrota. Askatasun berri horrek koroatuta eta geure buruaren transzendentziarekin obsesionatuta, bulkadatik —eta ez itxaropenetik—abiatzen den ereserki hau sortuko dugu.

Virginia García eta Damián Muñoz dira La Intrusa konpainiaren sortzaile eta zuzendariak. Haien lanak, gorpuztasun zehatza eta poetika bisuala oinarri, dantza, antzerkia eta arte bisualak fusionatzen ditu. Konpainiak 30 herrialdetan baino gehiagotan aurkeztu ditu bere lanak, eta, besteak beste, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen 2015ean, bikaintasunagatik eta lengoaia berriak integratzeagatik.

La Intrusa konpainiak, Gasteizko Udal Antzoki Sareak eta La Factoría ekoiztetxeak ekoiztutako ikuskizuna. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Grui, Iván Montero, Virginia García, Damián Muñoz
  • Konpainia: La intrusa
  • Zuzendaria: Virginia García, Damián Muñoz
  • Dramaturgia: Virginia García
  • Musika: Jesús Díaz, Damián Muñoz, Enric Montefusco
  • Testua: Riki Black

Zubiak bitartekaritza-proiektua

Hasi aurretik (18:30etan), ikuskizuna aurkezteko tailerra

Amaieran, topaketa publikoarekin

Izen-emateak: larrualab@gmail.com 

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España