
Y usted, ¿qué desea? antzezlanean, konpainiak gonbidapena luzatzen digu egungo gizartean neurrigabeko desira esploratzera, umorez, ironiaz eta poesiaz. Bi emakume, teontzi bat eta eskatu gabeko desio bat. Jarraibide-eskuliburu bat, hondorik gabeko armairu bat eta hortik atera nahi duen jeinu bat. Online ikastaro bat, mendafina eta dantza “lotu” bat. Narratiba ez-linealaren bidez, pertsonaiek bidaia zikliko batera eramango dituzte ikusleak, maite-jolasen, fantasiaren eta gauza materialen artean.
Y usted, ¿qué desea? lanean zenbait gogoeta taularatuko dira, desioei, materialismoari, eta anbizio neurrigabeari buruz eta “zer nahi duzu?” galderari argi erantzuteko dugun ezintasunaz.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.