…¿Entras?… ikuskizunak 10 minutuko iraupena du. Armairu baten barruan gertatzen da, ateak itxita, aldiro ikusle bakar bati zuzenduta. Carmen San Estebanek bere armairuko ateak zabalduko ditu berriro, zuretzat bakarrik, esperientzia paregabea, intimoa eta pertsonala bizitzera gonbidatzeko. Pertsona bakoitza espazio horretan murgilduko da eta bere oroitzapenetako bat aurkituko du: hitz bat, soinu bat, usain bat…
…¿Entras?… antzezlana hainbat azoka eszenikotan saritu dute, eta jaialdi eta programazio ospetsu askotan partehartu du. Arrakasta handia izan du estreinalditik, eta pozhandiak eman dizkio Carmen San Esteban zuzendari eta aktore gasteiztarrari.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Carmen San Esteban
- Antzezlea: Carmen San Esteban
- Eszenografia: Javier Larreina
- Argiztapena: Javier Ulla
- Laguntza teknikoa: Javier Vicente