Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«We love disco»

julio 31

Ongi etorri, jaun-andreak! Ikuskizun honetan denboran bidaiatuko dugu, distira, glamourra eta dibertsioa nagusi diren garai batera! Presta zaitezte show honetarako,Yllanaren estilo bereizgarriak sortutako esperientzia paregabea eta ahaztezina. Antzerki-tributu honetan, disko-musikaren arrakastarik handienak berpiztuko dira, ikusle guztiak aho bete hortz utzita.

Txundituta geratuko zara gure bost abeslariekin, bikainak eta erabat moldakorrak, baita dantzariekin ere, euren energiaz kutsatu eta inoiz ez bezala dantzatu, kantatueta gozatuko baituzu. Disko-musikaren urrezko garaian hasten den ibilbide musikal honetan, artista ikonikoak oroituko ditugu, hala nola Gloria Gaynor, Bee Gees, TheVillage People, Boney M, Diana Ross, Donna Summer, Lady Gaga, Madonna, David Guetta eta Abba. Adin etagustu guztietako pertsonak batuko dituen ikuskizuna.

Agertokia ikuskizun bisuala izango den honetan, ikusleak izango dira protagonista, eta umorea, dibertsioa eta musika ona aski eta sobera izango ditugu. We love disco ikuskizunak bidaia ahaztezina dakar 70., 80. eta 90. hamarkadetako musika nostalgikorik onenean barrena.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Yllana
  • Zuzendaritza : Yllana
  • Zuzendaritza artistikoa: David Ottone, Juan F. Ramos, Javi Bañasco
  • Zuzendaritza musikala: Marc Álvarez
  • Dantzariak: Zaira Buitrón, Manuel Sanz, Sara Salaberry,  Eva Hernández, Dito Castro, Irán Alegría
  • Antzezleak eta abeslariak: Enrique Sequero, Eva Mª Cortés, Manuel Bartoll, Claudia Molina, Jose Pardial

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Félix Petite Antzokia – (Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea))
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España