
Sortu zenetik, konpainia etengabeko ikerketan aritu da egungo lengoaia fisiko bat eta estetika bat eratzearen inguruan, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatzeko asmoz. Ibilbide bizia eta aberasgarria dute, eta horri esker lengoaia koreografiko sendoa lortu dute; konpainiaren bereizgarria, dudarik gabe.
Lasala konpaniaren lana txalotua izan da Euskadin, Estatuan, Alemanian, Frantzian, Hungarian eta Erresuma Batuan. Taiwanera eta Kanadara ere iritsi dira proiektu koreografikoaren uhinak, sari ugari eskuratuta; dantzabera ez ezik, ekoizpenaren eta irudiaren zaintza estetikoa ere nabarmendu izan dute.
Ikuskizun honetan konpainiaren pieza ospetsuenez gozatukodugu. Ikusleentzako bidaia bat, hastapenetatik gaur arte.
Fitxa artistikoa:
Zubiak bitartekaritza-proiektua
Hasi aurretik (18:30etan), ikuskizuna aurkezteko tailerra
Amaieran, topaketa publikoarekin
Izen-emateak: larrualab@gmail.com
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.