Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ultimatum»

junio 11

Led Silhouette konpainia nafarraren azken lana da Ultimatum. Dantza, antzerkia eta zinema uztartu egiten dira kolapsotik sortutako proposamen honetan; emozionala, klimatikoa eta politikoa.

Gizakiaren kontraesanak aztertzen ditu lanak, baita isolamendua eta gainbehera soziala ere. Gure hauskortasunari buruzko hausnarketa bat, suntsitzen ari dela dirudien mundu honetan. Orainari begiratzeko premiazko deia.

Dantza garaikideko Led Silhouette konpainia (RNEren Ojo Crítico de Danza saria, 2024), Nafarroako iparraldean kokatua dago, Lesakan. Jon Lopez eta Martxel Rodrigezek zuzentzen dute, La Veronal konpainiako ohiko interprete eta kolaboratzaileak. Bikaintasun artistiko handia erakutsi dute euren ekoizpenetan, eta kritikarien zein ikusleen laudorioak jasota. Ekarpen handia egin dute lurraldeko kultur munduan, eta ondorioz, konpainiak herrialdeko eszena artistikoa aberastu eta bidea ireki du Europa mailan

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Led Silhouette
  • Ideia eta zuzendaritza: Jon López, Martxel Rodríguez
  • Dantzariak: Katalin Arana, Beatriz Mira, Edoardo Ramirez, Marcos Martincano, Jon López, Martxel Rodriguez
  • Aholkularitza artistikoa: Marcos Morau

Zubiak bitartekaritza-proiektua

Hasi aurretik (18:30etan), ikuskizuna aurkezteko tailerra

Amaieran, topaketa publikoarekin

Izen-emateak: larrualab@gmail.com 

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Félix Petite Antzokia – (Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea))
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España