Mundu distopiko batean, non adimen artifiziala nagusi den gizakien bizitzaren alderdi guztietan, sistemaren alterazio subertsibotzat jotzen da ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen gizabanako oro, eta, beraz, desagerrarazie gin beharko da, bake eta segurtasun kolektiboak ez hondatzeko. Etorkizun kezkagarri horretan sortuda Amalur, gizateria lozorro emozionaletik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko. Adimen artifiziala agertzeak aukera ugari ekarri ditu, eta itxaropen handiak sortu ditu gizateriaren etorkizunari buruz. Baina aldi berean, hainbat zalantza, ziurgabetasun eta beldur planteatzen ditu. IArekin, non geratuko diragizaki egiten gaituzten sentimenduak? Zer espazio geratuko da sormenerako?
A.I. (Amalur Indarra) du izena Lucia Lacarra Balleten bigarren ekoizpenak, konpainiaren lehen lanak (Lost Letters) izandako arrakastaren ostean.Arriaga Antzokiak, Baluarte Fundazioak, Kursaal Eszenaketa Gasteizko Udal Antzoki Sareak ekoiztutako ikuskizuna.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Lucía Lacarra, Matthew Holding, Lucía Lacarra Ballet
- Konpainia: Lucía Lacarra Ballet
- Egilea: Lucía Lacarra, Matthew Golding
- Koreografia: Matthew Golding, Juanjo Arqués
- Musika: Samuel Barber, Max Richter, Jóhann Jóhannsson, Hans Zimmer, Kjartan Sveinsson