
Leopoldo Aguilar zuzendariaren Kranston Ikastetxea (Mexiko) filmaren proiekzioa.
Jenioentzako eskola ospetsu batean, Cranston Akademian, ikasteko beka bat eskaini diote Danny-ri. Hala ere, Dannyk, ustekabean, beste dimentsio baterako atari bat ireki du. Handik munstro arriskutsuak atera dira eta ikastetxe berria inbaditu dute. Bere gelakide Liz eta izaki txiki batekin batera, Mothman izeneko gizaki-sits nahaste bat, Dannyk haiek garaitu beharko ditu eskola salbatzeko.