Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Haur zinema: «Ratatouille»

abril 18

Brad Bird zuzendariaren Ratatouille (AEB) filmaren proiekzioa. 

Remy arratoi atsegina da, eta chef frantses handi bihurtzea du amets, familia aurka izan arren eta karraskariak gorrotatzen dituen lanbide batean arratoia izateak dakarren arazo nabarmenaz.

Patuak Parisko estoldetara eraman du Remy. Hango egoera ezin hobea da, Auguste Gusteau nouvelle cuisineko izarrari esker ospetsu egin den jatetxe baten azpian baitago.

Frantziako jatetxe bikain bateko sukaldean bisitari ezohikoa izateak, eta, jakina, batere desiratzen ez dena, arrisku handia sortzen duen arren, Remyk sukaldaritzarekiko duen grinak hankaz gora jarri du Parisko sukaldaritzaren mundua, abentura bizi eta zirraragarri batean.

 

Local

Aiete Kultur Etxea – (Aiete K.E.)
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España