Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu-aurkezpena: «Palestina, la tierra estrecha»

abril 18

Palestina, la tierra estrecha liburuaren aurkezpena Beatriz Lecumberri kazetariaren eskutik. Nire istorioa kontatzeko erakusketarekin lotutako jarduera.

Kroniken bidez, palestinarren eta israeldarren eguneroko bizitzan murgiltzen da Beatriz Lecumberri, 2023ko urriaren 7a baino lehen eta ondoren. Kontakizun intimoen bidez, -Gazan bakarrik ebakuntza egitera behartutako neskatxa bat, Jerusalem Ekialdean bere etxea eraistera derrigortutako bizilagun bat, gerrak markatutako soldadu bat edo okupazioa normaltzat jotzen duen kolono bat-, minaren, injustiziaren eta erresilientziaren arteko lotura erakusten duen erretratu gogor eta hurbila marrazten du. Entzuteko, galdetzeko eta ulertzeko solasaldia.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España