
Marianistas Ikastetxeak jakinarazi du:
Gure PIM inoiz baino motorizatuago dator
Orain zure txanda da! Marias ikastetxeko ikaslea izan ala ez, edizio berri honetan izena eman dezakezu. Martxoaren 16tik 22ra irekita egongo den Aste Santuko Marianistas Haur Parkerako (PIM) izen-emate arrunta egitera gonbidatzen zaitugu.
Presta zaitez etenik gabe ikasteko eta lau egunetan primeran pasatzeko: pedal-kartak, Laser Tag, Bizkaia Park Abenturara txangoa, puzgarri-aukera berria, ohe elastikoak edo eskulanak. Horiek guztiak izango dituzu zain programazio berri honetan, adin-tartearen arabera bereizita.
Haur Hezkuntzatik (3-5 urte) Lehen Hezkuntzara (6-12 urte).
Aurten, gainera, 2 urtera luzatzen dugu eskaintza. Haien erritmoa errespetatzen duen proposamena, mimoz eta sentsibilitate handiz pentsatua. Aukera hau interesatzen bazaizu, idatzi info@marias-gasteiz.org helbidera eta/edo deitu 945 134 107 telefonora.
2026ko apirilaren 7tik 10era
Marianistas Ikastetxea + Haur Hezkuntzako eraikina