Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Alaia Martin + Olatz Salvador: «1:1 Eskala: zai, zoi, zele»

abril 16

Olatz Salvador musikariak eta Alaia Martin bertsolariak sortutako emanaldia da 1:1 Eskala: zai, zoi, zele.

Geruzaz geruza gorputzetan pilatzen zaigun erruduntasunaz ari da 1:1 eskala. Erruduntasunari ihes egiteaz, erruduntasunaren atzetik korrika egiteaz, erruak erruteaz etengabe, gure kulturaren errutinaz. (Denon baina batez ere) emakumeen* bizitzetan behin eta berriz errepikatzen den sentipena da kulpa; kanporatzeak lotsa ematen duenez, -akastun egiten gaituenez- barruan sedimentatzen dena, dena estali arte.

Bikoteak ihesbide bat bilatu du musikan eta hitzetan eta bere neurrira ekarri nahi dute errua, erlatibizatu eta eraldatu, onarpenaren pozera eta arintasunaren eskubidera itzultzeko. Paralisitik ateratzeko, ardurara.

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España