Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Silvia Bonoli DIPCko ikertzaileak eguzki-eklipseei buruzko hitzaldia emango du.
Abuztuaren 12an, eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera izango da Iberiar Penintsulatik. Naturak eskaintzen digun ikuskizunik harrigarrienetako bat da. Argia, tenperatura eta inguruko soinuak bat-batean aldatzen dira eta, minutu batzuez, zentzumen guztietarako esperientzia paregabea biziko da.
Baina eguzki-eklipse osoak ez dira fenomeno liluragarri hutsak: aurkikuntza zientifiko handietarako ere giltzarri izan dira. Hitzaldi honetan, eklipseei esker egin izan diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk ikusiko ditugu, gure planetatik gure galaxiako mundu ezagunenetara eramango gaituen bidaian barneratuz.