Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Online ikastaroa: «Giza Eskubideen eta emakumeen berdintasunaren labirintoa Afrikan»

abril 13 - junio 14

Badator «Giza Eskubideen eta emakumeen berdintasunaren labirintoa Afrikan» online ikastaroaren IX. edizioa. Ikastaro honek Afrikako hainbat testuingurutan giza eskubideen eta genero-berdintasunaren egoera ikuspegi kritiko eta diziplina anitzetik aztertzea proposatzen du. Bereziki emakumeen eta LGTBI kolektiboaren errealitateetan jartzen du arreta, eta besteak beste honako gaiak lantzen dira: emakume afrikarren historia eta protagonismoa, sexu- eta ugalketa-eskubideak, sexu-aniztasuna, krisi klimatikoaren eraginak eta ikuspegi feministatik proposatutako alternatiba ekonomikoak.

Xehetasunak eta izen-ematea

Ikastaroaren datak: apirilaren 13tik ekainaren 14ra

Izen ematea: apirilaren 10era arte

Prezioa: 30 € (helburu sozialak)

Ziurtagiria: ikastaroa amaitzean

Moduluak

  • I. modulua – Emakumeen eskubideen ikuspegi historiko eta estrukturala Afrikako testuinguruetan.
  • II. modulua – Giza eskubideak eta genero-berdintasuna Afrikako kontinentean dauden testuinguru desberdinetan.
  • III. modulua – Emakumeen historia eta protagonismoa Saharaz hegoaldeko Afrikako testuinguruetan.
  • IV. modulua – Ekonomia feminista berri baterantz Saharaz hegoaldeko Afrikako emakumeentzat.
  • V. modulua – Sexu-aniztasuna eta sexu- eta ugalketa-eskubideak Saharaz hegoaldeko Afrikan.
  • VI. modulua – Emakumeak ingurumen-krisiaren aurrean Afrikako testuinguruetan: bizipenak eta erresilientzia-sistemak.

Kontaktua: gipuzkoasi@sol-inter.org/ 944 792 258

Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional
Laguntzailea: Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia – San Sebastián

Local

Las Mercedes Parrokia (Getxo)
Getxo, Bizkaia 044 España