Cargando Eventos

« Todos los Eventos

SIGUR RÓS + BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

septiembre 15

Sigur Rós Europára itzuliko da bere mundu-bira epikoaren azken hitzorduekin. Bira horretan, tokian tokiko 41 musikariz osatutako orkestrekin ariko da elkarlanean, bere azken diskoari, ÁTTAri, bizia emateko, eta, aldi berean, bere diskografiako kantu maitatuenetakoak interpretatzeko ere. Bilbon, hitzordua irailaren 15ean izango da, Euskalduna Bilbao Jauregian, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera.

Kontzertu berri hauek izango dira zaleek Sigur Rósen emanaldi berezi honetaz gozatzeko azken aukera, Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin elkarlanean. Hori dela eta, data hauek beste mugarri garrantzitsu bat dira taldearen ibilbidean. Birak dagoeneko munduko kontzertu-areto enblematikoenetara eraman ditu, besteak beste, Londresko Royal Albert Hallera, Erromako Santa Cecilia Aretora, Parisko Salle Pleyelera, Bruselako Bozarera, Mexiko Hiriko Auditorio Nazionalera eta Vienako Konzerthausera. Halaber, hainbat orkestrarekin aritu dira elkarlanean, tartean London Contemporary Orchestra (LCO), Wordless Music Orchestra, Tallinn Chamber Orchestra, Taiwan National Symphony Orchestra, Resound Collective, Brisbane Philharmonic eta Melbourne Symphony Orchestrarekin, beste askoren artean.

Ia hamar milioi disko salduta, Sigur Rós azken urteotako talde anbiziotsuenetako eta txalotuenetako bat da, eta bere proiektu artistiko berriek etorkizun oparo eta zirraragarri baten norabidea erakusten dute.

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España