
Donostiako 2026ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Juan Luis Rod argazkilariaren eta José Naranjo kazetariaren lanean oinarritutakoa da Hiru Mugak erakusketa.
Hiru Mugak deitzen zaio Mali, Niger eta Burkina Faso artean kokatuta dagoen eskualdeari. Argazkilariaren eta kazetariaren lanak Sahel gatazka hobe ezagutzeko aukera emango dio publikoari. Sahel muturreko pobrezia eta kalteberatasuna dituen eskualdea da, eta gogor jasaten du klima-aldaketaren eragina. Testuinguru zail honetan, talde jihadistek landa-eremuetan sustraitzea lortu dute, batez ere, eta aurrera egiteko gai izan ez diren estatuei egiten diete kontra.
Apirilaren 23an, bisita gidatuak: 11:00etan eta 12:30ean, gaztelaniaz. Izena aldez aurretik eman behar da: aietekulturetxea@donostia.eus.