Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«UDABERRIKO TAILERRAK HONTZA MUSEOAN»

abril 8 - abril 9

Hontza Museoak adierazten du:

Udaberri honetan, haurrek biodibertsitatea modu sortzaile eta dibertigarrian ezagutzeko aukera izango dute. Eguraldi ona eginez gero, museoko inguruan naturako elementuak bilduko ditugu kolore-album berezi bat sortzeko; eta eguraldia lagun ez bada, biodibertsitatearekin lotutako jolas didaktiko eta sortzaileak egingo ditugu barruan.

Tailerra apirilaren 8an eta 9an egingo da, eta bi egun horietako bat aukeratu ahal izango da.

5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
IZEN-EMATEA APIRILAREN 1a BAINO LEHEN egin beharko da.

Naturaz gozatzeko, ikasteko eta sortzeko plan ederra! 

KONTAKTATU: info@hontzamuseoa.eus

Local

Hontza Museo Fundazioa
Ebaristo Bustinza kalea, 18
Mañaria, Bizkaia 059 España