
Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa. IE materialekin irakurketa dinamizatzeko gaitasunak eskuratzea du helburu, bereziki irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin dinamizatzeko gaitasunak erdiestea.
Helburuak
Ikastaro hau liburutegian IE taldeak abian jarri eta dinamizatu nahi duen liburutegietako profesional mota guztiei zuzenduta dago.
Helburu nagusia IE materialekin irakurketa dinamizatzeko gaitasunak eskuratzea da eta, irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzendutako saioak dinamizatzen ikasiko dute parte-hartzaileek:
HELBURU NAGUSIAK
Irakaslea
Nerea Aizpurua Iraola. 10 urte daramatza Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazaren proiektuan lanean. Bi hizkuntzetan eta hainbat irakurle motarekin irakurketa dinamizatzen du Irakurketa Errazeko (IE) taldeetan. Gai honi buruzko ikastaroak eta aholkularitza ematen die ere mota guztietako profesionalei. Arlo guztietako testu eta informazio irisgarria sortzen eta egokitzen du.