Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Las REINAS Kanpina»

abril 17

Ongi etorri Las Reinas Kanpingera.

Emakume talde batek urtez urte opor-leku berera jotzen du. Haien lurraldera. Haiek agintzen duten lekura.

Baina… Benetan aske al gara oporretan? “Opor perfektuen” ametsa betetzen al dugu?

Las Reinas Kanpinga komedia beltz, arin eta absurdoa da. Bertan, botere-harremanen errepikapena, atsedenaren eta lanaren arteko talka eta botere-abusua jartzen dira mahai gainean, hiru emakumeren istorioaren bidez. Kanpina ez da atseden-leku hutsa: babeslekua da, erresuma eta lubakia.

Gizakiaren portaera misterioa da… are gehiago bere aisialdian.

PROPOSAMENA

Antzezlan honek honi buruz hitz egiten du: Adiskidetasuna, lurraldea, erresistentzia, hierarkien errepikapena, botere-abusua edo interes kapitalisten eta indibidualismoaren aurkako desobedientzia.

HUMOREA, TRESNA GISA

Komedia ulertzen dugu hausnarketarako eta kritikarako tresna indartsu gisa. Umorea erraietatik sortzen da, tematikatik, beren “erresuma” defendatzeko duten grinatik. Barrea egunerokoaren eta epikoaren arteko talkatik sortzen da.

 Haiekin zaude… edo haien aurka.

TALDE ARTISTIKO ETA TEKNIKOA

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Eva Redondo
  • Antzezleak: Maider Lekunberri, Maitane Perez, Olatz Beobide
  • Musika-konposizioa: Pascal Gaigne
  • Koprodukzioa: La Cuerda Teatro eta Asier Álvarez de Arcaia
  • Banaketa: Ttipia Kultura

Local

Latxartegi Aretoa – (Victoria Eugenia Antzokia)
Latxartegi 9, baxu
Legazpi, Gipuzkoa 051 España