Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Hondalea» (2026ko apirilak 2-12)

abril 2 - abril 12

Aste Santuan eta Pazko Astean eskaintza berezia izango da urteroko gisan: Hondalea arte instalazioa bisitatzeko aukera izango da, Urgull mendiko hiru zentroak (Historiaren etxea, NaturTxokoa eta Liburutegia) zabalik izango dira, eta San Telmo Museoak artisau papergintzari lotutako jarduerak eskainiko ditu Atzokoak gaur programan.

HONDALEA

Irekiera datak: apirilak 2 – 12

Ordutegia:12:30 – 15:30, ordu erditik behin

Hamaika egunez publiko orokorrarentzat irekiko da eta egunero zazpi bisita-ordu eskainiko dira,12:30etik 15:30era arteko ordutegian, ordu erditik behin, eta aurrez erreserbarik egin beharrikgabe. Bisita gidaturik eta eskola taldeei zuzendutako bisitarik ez da izango.Bisita egiteko ez da txandarik hartu behar, baina bai motoraren txanda, irlarako joan-etorriaegiteko. Motoraren zerbitzua baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren mende egongo da. Zerbitzuari buruzko informazio eguneratua, 943 000 450 telefonora deituta.

Cristina Iglesias (Donostia, 1956) artistak Donostiako Santa Klara uhartean egindako lana daHondalea.2021ean zabaldu zituen ateak. Hustutako itsasargiaren etxearen barruaninduskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uharteainguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.

Local

Santa Klara uhartea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España