
Ángela eta Antonio bikote bat dira; beste askok bezala, maitemindu ziren, ilusio bat bizi izan zuten, alaba bat izan zuten, amore ez emateko ahalegina egin zuten eta hainbat aldiz erori ziren. Maitasuna amaitzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena?, nola amaitu dugu horrela? Haien harremanaren argi-ilunen bidezko bidaia batean, Ángela eta Antonio prekariotasunaren, desiraren interferentzien eta maitasunaren idealizazioaren aurka borrokatzen dira.