Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Dysphoria»

junio 4

Bakarrizketa ausarta da Dysphoria, teatraltasunez betea. Hizpide ditu trans lege berria, genero-iruzurra eta arau hori etikoki ez urratzearen aldeko borroka soziala.

Antzezlanak gure paradigmak zalantzan jartzera garamatza. Detonatzaile horrek hausnartzera bultzatuko gaitu: nola jarduten du justiziak mundu honetan, eskubideak eta askatasunak denontzat berdinak ez izateko eraikita badago?

Emakume bat shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Aurrerantzeanez da Alejandra izango, benetan dena izangoda: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak… Ezer ez da aski semea onartzeko. Ukapena, erresistentzia eta frustrazioa handituz doaz, aldaketak eragindako minetik abiatuta. Hala ere, dena kolpez aldatuko da polizia etxera doanean, eta Alex sexu-abusuaz akusatzen dutenean.

Ezusteko horren ondorioz, semea ulertzen saiatuko da gure protagonista. Horretarako, bide frenetiko bati ekingo dio, baztertu, suntsitu eta eskubideak lapurtu nahi dizkion ororen aurrean semea babesteko.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Gema Matarranz
  • Konpainia: Histrión Teatro
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya
  • Soinu-espaizioa: Ibon Aguirre
  • Jatorrizko musika: Ibon Belandia

Local

Leioako Liburutegia (Kultur Leioa) – (5ª planta (Taller 5))
José Ramón Aketxe, 11
Leioa, Bizkaia 054 España