
1919an jarri zuten eraikinaren lehen harria Peñafloridako Kondearen plazan, eta, harrezkero, korridore zabalak, sabai altuak eta zurezko zoruak izan dira konpainia onena egunero hainbat diziplinaz gozatzen duten ikasleentzat; hala nola zur-lanketa, zeramika, buztingintza, pintura, eskultura, argazkigintza, marrazkia, koadernaketa eta ehungintza.
Ibilbidean zehar, batzar-gela, paraninfoa eta solairu bakoitzeko gela adierazgarrienetako bat bisitatuko ditugu, eta bisita Fournier liburutegian amaituko dugu. Liburutegi hori karta-enpresaren jabe izan zen familiaren dohaintza da, eta eskolak beti izan du haiekin harreman zoragarria.
Laguntzailea: Arte eta Lanbide Eskola
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.