
Logoaren aurkezpenarekin batera, Bitsa konpainiaren Ni errekadista nintzen kaleko antzezlanaren aurrestreinaldiaz gozatu ahal izango dugu.
Lehenengo aldiak beti dira zailak, lehenengo eskola eguna, lehenengo aldiz tabernan ura eskatzekoa, lehenengo muxua… Gogoratzen zara zure lehenego errekaduaz? Nire amamak botoiak erosi zituen lehenengoz, eskuan dardarka lista txiki bat eta bestean ondo helduta 2 duro. Bide motzena aukeratu zuen eta jostun bihurtu zen tailerretik bueltan. Bideetan auzokideak, lagunak eta isiltasunak topatuko ditugu, errekaduak egitea ez baita edozein gauza. Egunkarietan agertuko ez diren pertsonen izenei eta ekintzei balioa jartzen dien antzezlana ikusteko prest bazaude, tira haritik!
Sarrera librea lekuak bete arte.
Eguraldi txarra izanez gero logoaren aurkezpena Landatxoko gizarte etxean egingo da (1. askotarako gelan)