Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2026ko Aste Santua Artium Museoan

abril 2 - abril 12

Apirilaren 2tik 12ra, programazio berezia izango da Artium Museoan:

ERAKUSKETAK

[A0 aretoa] – Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren funtsen erakusketa

Datorren apirilaren 12an amaituko da jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artistaren (Washington K. B., 1978) lanen ikuspegi bat proposatzen duen erakusketa. Lan honen muina Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017 – abian) izeneko pieza dokumental sail bat da. Proiektu horretan, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hainbat geografiatan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen den ikertzen ari da Arsanios.

[A2 aretoa] – Abuztuaren 30era arte, erakusketa honek modu kritikoan eta espekulatiboan aztertzen du mugimendudun irudiak bestetasunaren (modernitatetik eratorritako gailu epistemologiko osoa oinarri hartuta Mendebaldetik eraiki eta definitua) kontakizunaren eta irudikapenaren eraikuntzan duen papera, zinema etnografikoaren askotariko tradizioa osatu zuena. 

[A3 aretoa] – Abuztuaren 30era arte ere, erakusketak Juana Cimaren (Caibarién, Cuba, 1951) ekoizpen artistikoaren ibilbide bat proposatzen du, Karibeko oroimenaren, Euskal Herrian jasotako prestakuntzaren eta esplorazio-espiritualtasunaren arteko elkargunean uztartua, 70eko hamarkadaren amaieratik nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko funtsezko eztabaidak aurreikusi zituena. 

JARDUERAK

  • Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan

Apirilak 4 eta 5: Ispilutxo, ispilutxo magikoa

Lantegi hauetan arretaz begiratuko diogu gure aurpegiari eta haren xehetasun guztiei ispilu txiki batzuk erabiliz. Gero, geure buruaren erretratua egingo dugu.

11:30etik 13:00etara. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.

BISITA GIDATUAK

Jaiegunetako bi aste horietan, igandeetako ohiko bisitak egingo dira, eta aparteko bisitak jaiegunetan.

Artium Museoan barrena bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. Gainera, apirilaren 12an Marwa Arsaniosen erakusketaren azken bisita gidatu monografikoa egingo da.

  • Apirilaren 2an | 12:30ean. Artium Museoan barrena
  • Apirilaren 3an | 12:30ean. Artium Museoan barrena
  • Apirilaren 4an | 12:30ean. Artium Museoan barrena
  • Apirilaren 5ean | 12:30ean. Artium Museoan barrena
  • Apirilaren 6an | 12:30ean. Artium Museoan barrena
  • Apirilaren 12an | 12:30ean. Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango

ORDUTEGI BEREZIA

Aste Santuko ordutegi berezia: Apirilaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an, 11:00etatik 20:00etara (apirilaren 7an, eta 28an, astearteak, itxita). 

Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat. 

Tarifa orokorra: 5 €

Local

Zabalgana Gizarte etxea – (Artium Museoa, Vital Fundazioa Kulturunea eta)
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España