
Jorge Drexler musikari, konpositore eta abeslari uruguaitarrak —Iberoamerikako musika garaikideko ahots eraginkorrenetako batek—, 2026ko martxoan argitaratutako “TARACÁ” disko berria aurkeztuko du zuzenean.
Drexlerrek ibilbide sendo eta berezia eraiki du nazioarteko musika-panoraman. Bere karreran zehar hamabost estudio-disko argitaratu ditu eta mundu osoko agertokietara eraman du bere musika, jakin-minak, esperimentazioak eta sentsibilitate poetiko sakonak markatutako proposamen artistikoa finkatuz.
Bira honetan, Drexlerrek ikuskizun berria dakar, zazpi musikarirekin batera eta eszenaratze erabat berrituan. Uruguaiko candombearen klabea ardatz hartuta, “TARACÁ” albumeko abestiak izango dira errepertorioaren protagonistak, bere ibilbide luzeko beste kantu batzuekin batera.
Hemen hasten da “TARACÁ”ren berezko bidea; hemendik aurrera, publikoarena da, baita Drexlerrek eraikitako zubi horiek zeharkatu nahi dituzten guztiena ere.