
2026ko Ezagutzak Partekatuz zikloaren barne.
Zeramikagilea eta euskal zeramika herrikoiaren ikertzailea. Markinako Arte Eskolaren sortzailea, Elosuko (Araba) Ollerietako azken buztingile tradizionalarekin egin zuen lan, eta XVIII. mendeko lantegi historikoa eta labea, Euskal Herrian kontserbatzen den bakarra, zaharberritu zituen. Euskal Zeramikaren Museoaren sustatzailea da eta dibulgazio lan handia egiten du ikastaro, tailer eta hitzaldien bidez. 2023an, bere ibilbide osoari egindako aitorpen instituzionala jaso zuen