Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Fokoan 2026: «Europaren immobilismoa Gazako genozidioaren aurrean», Ane Irazabalen eskutik

abril 15

Europak ez ditu Israelekin dituen lotura ekonomiko eta politikoak eten nahi, eta Tel Avivi armak saltzen jarraitu du, baita haren teknologia militarra jasotzen ere. Alemaniak, adibidez, erruduntasun historikoak bultzatuta, Israelen segurtasuna estatu-arrazoi bat dela aldarrikatzen jarraitzen du, eta Palestinaren aldeko edozein jarrera politiko zapaltzen du. Baina Europako gizarte zibilak Israelen aurkako neurriak behartu ditu sarraskia geldiarazteko, baita justiziara jo ere Estatuei ekintza irmoak eskatzeko.

Hizlaria: Ane Irazabal, EiTBren korrespontsala Berlinen, Erroman, Kairon eta Jerusalemen. Europan eta Ekialde Ertainean lan egiten du. 2017ko Euskal Kazetarien Saria (Euskal Kazetarien Elkartea eta Kazetarien Euskal Elkargoa), 2017ko Prentsa Idatziaren Argia saria, 2019ko EuroBasque Kazetaritza saria eta 2022ko Komunikazioaren Balio Gazteen Saria (Comunicando Futuro Fundazioa – Alejandro Echevarría). Ekialde hurbila, muinak eta ertzak (2017) liburuaren egileetako bat, Mikel Ayestaranekin eta Karlos Zurutuzarekin batera, eta Awlad. Hesiak Gainditu (2019) dokumentalaren egileetako bat, Cosimo Caridirekin batera.

Aurkezpena: José Luis Pérez “Kotelo”, Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saileko zuzendaria. Gasteizko Udala

Sarrera librea lekuak bete arte.

Jarduera hau Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak antolatutako Fokuan 2026 jardunaldien barruan izango da.

Local

Europa Biltzar Jauregia – (Mendizorrotza eta)
Gasteiz Etorbidea, z/g
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España